Balu artista goierritarrarekin solasaldia, abenduaren 16an
'Gu da gure guda' aforismo eta argazki liburua, eta 'Amiltzearen lorratza' poema liburua aurkeztuko ditu. Jon Maiak parte hartuko du ekitaldian.
Balu, pasa den astean Ormaiztegin.Josune Zarandona Balu artista ormaiztegiarrak Gu da gure guda aforismo eta argazki liburua, eta Amiltzearen lorratza poema liburua aurkeztuko ditu Beasaingo Arrano elkartean, abenduaren 16an, 18:30ean. Liburuetako batean hitzaurrea egin dion Jon Maia ere parte hartuko du ekitaldia eta solasean arituko dira biak, inguratzen direnekin. 













