Eider Rodriguezen ‘Dena zulo bera zen’ liburua hizpide, azken irakurle saioan
Karreaneko ganbaran egingo dute urteko azken irakurle saioa, gaur arratsaldean. Karmele Etxabe Azkaratek gidatuko du.
Eider Rodriguez, 'Dena zulo bera zen' azken liburua eskuan duela.K.S. Gabonen atarian iritsi da Zaldibiako Irakurle Taldeko udazkeneko saioa, urteko azkena. Gaur arratsalderako egin dute hitzordua. 19:00etan elkartuko dira Karreaneko ganbaran, eta Eider Rodriguez euskal idazlearen Dena zulo bera zen liburua izango dute hizpide. Normaltasun nahiaren azpian ezkutatzen den ondoeza erakusten saiatu da idazlea bere azken lanak biltzen dituen sei kontakizunetan. Karmele Etxabe Azkaratek gidatuko du saioa eta ohiko mokaduarekin emango diote bukaera urteko azken saioari. Irakurzaletasuna duen orori luzatu diete bertaratzeko gonbidapena.













