Goierriko gimnasten distira Espainiako Txapelketan
Tolosa CF Gimnastikako juniorrak txapeldunorde izan dira Espainiako Txapelketan, eta Lehen Mailara igotzea lortu dute. Lazkao, Beasain eta Ataungo errepresentazioak izan dira espedizioan.
Tolosa CF Gimnastikako juniorrak, Espainiako Txapelketan. Tolosaldeko Ataria Tolosa CF Gimnastikako junior taldekoak txapeldunorde izan dira jokatu berri den absolutu mailako Espainiako Txapelketan, eta Goierriko ordezkariek hartu dute protagonismoaren erdigunea, hiru gimnasta goierritar izan baitira espedizioan: Haizea Aldasoro lazkaotarra, Aroa Madina beasaindarra eta Uxue Morea ataundarra. Arene Amondarain alegiarrarekin zein Ane Iraola asteasuarrarekin osatu dute taldea, eta karismaz zein konfiantzaz betetako ariketak eginda lortu dute garaipena. Orain, Lehen Mailara igo dira eta onenen artean daude.













