'Nomadak gaitun' azoka ibiltariak Lazkaon egingo du asteburuan parada
Dinagu Kolektiboaren 'Nomadak gaitun!' azoka ibiltaria Lazkaoko Biziola fabrikara iritsiko da abenduaren 13an eta 14ean. Larunbatean hamasei sortzaile elkartuko dira, eta igandea hamazazpi.
Duela bi urte egindako emakume sortzaileen azoka ibiltariko artxiboko irudia. Hitza Lazkaoko Biziola Kooperatibak plan ezin hobea antolatu du astebururako. Beste urte batez, Dinagu Kolektiboaren Nomadak gaitun! Euskal Herriko emakume sortzaileen azoka ibiltaria ospatuko da bi egunez. Duela pare bat urtez izan ziren aurrenekoz sortzaile hauek Biziolan, eta edizio horiek izandako “arrakasta” ikusita, berriro izango dira, abenduaren 13an eta 14ean. Larunbatean hamasei sortzaile elkartuko dira, eta igandean hamazazpi.
Eskualdeko sortzaileak ez ezik, kanpotik etorritako sortzaile ugari izango dira asteburuko paradan, eta bestelako produktuen artean, gabonetarako opari berdingabeak, bertakoak eta mimoz egindako sorkuntzak aurkitu ahal izango dira bertan. Larunbatean goiz eta arratsaldez irekiko ditu ateak, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; igandean, berriz, goizez bakarrik, 11.00-14:30 ordutegian. Biziolako elikagai denda eta bigarren eskuko txokoa ere irekita egongo dira.
Jarraian duzue egun bakoitzean parte hartuko duten artista eta sortzaileen zerrenda:
Abenduaren 13an. Ione Larrago, Marrabila, Gigil, Lavandula, Suma Flower Crafts, Naturalkiller, Laia Varela joyas, Kuttun art, Leiresh, Ene Gertu, Bihurri, Kiribil zeramika, Hasi ta Hazi, Ehulettik, Kool eta Berexi Art.
Abenduaren 14an. Kiribil, Zuena, Helena Agell, Amuki, Kaori, Amlu, Pott zeramika, Xaboi, Amalur, Torontile, Txatxala, Darama, Tai Day studio, Basoko Maxuxta, Ehule, Kool eta Berexi Art.













