Elkartasun merkatu txikia, gaurtik ostegunera Barrenan
Jakintza Ikastolak elkartasunezko merkatu txikia antolatu du. 16:30etik 19:00etara dago irekita. Salmentatik lortzen duten dirua Seaskara eta Palestinara bideratuko dute.
Jakintza Ikastolak Barrenako jauregiko lehen solairuan, areto nagusian jarri du merkatu txikia.Loinaz Agirre. Ordiziako Jakintza Ikastolak gaur 16:30ean ireki du elkartasun merkatu txikia. Abenduaren 18ra arte irekita egongo da Barrena jauregiko areto nagusian, 16:30etik 19:00etara. Salmentatik lortzen duten dirua Iparraldeko ikastoletara, Seaskara eta Palestinara bideratuko dute. “Saltzen ez diren gauza guztiak Caritas elkarteari” emango dizkiete.
Bestalde, “bertan beste aukera bat emango diegu etxeetan erabiltzen ez ditugun jostailu eta liburuei. Hori dela eta, etxean horrelakorik baduzue Barrena Jauregira zuzenean eraman dezakezue merkatu txikia martxan dagoen egunetan”.
Kamisetak
Horrez gain, Jakintza Ikastolako DBHO1eko ikasleak ikasturte honetan Palestinako egoeraren inguruko lanketa egiten aritu dira. “Egoera lazgarri hori nolabait samurtzen laguntzeko ikasleek 15 euroko prezioan kamiseta batzuk diseinatu eta saltzea erabaki dute, lorturiko dirua Palestinara bideratzeko UNRWA erakundeari esker. Hortaz, kamiseta horiek ere merkatu txikian bertan eskuragarri izango dira”.


















