Euskal Herriko txistor lehiaketa jokatuko da asteazkenean Ordizian
10:00etatik aurrera epaimahaikideak Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Bizkaiko 40-bat txistor dastatzen hasiko dira. Txistor pintxoak salgai izango dira.
Iazko irabazlea Tolosako Miren Pagola izan zenLoinaz Agirre. Ordiziako Udalak, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkartearekin lankidetzan, Euskal Herriko XXVII. Txistor lehiaketa antolatu du asteazkenean, udaletxeko arkupeetan. 10:00etatik aurrera epaimahaikideak Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaia eta Arabako 40-bat txistor dastatzen hasiko dira. Zozketa bidez aukeratutako ordiziar bat izango da epaimahaikideen artean.
Iazko irabazlea Tolosako Miren Pagola izan zen. Ordiziako Lasa harategia izan da txistor lehiaketa irabazi duen azken goierritarra. 2019an izan zen.
Txistor pintxoak
Txapelketak irauten duen bitartean, Jakintza Ikastolako ikasleek txistorra pintxoak salduko dituzte













