Iparra-Hegoak hiru hamarkadetako lankidetza eskertu dio Lazkaoko Udalari
Iparra-Hegoa programa hiru hamarkada luzeetan zehar Lazkaoko Udalarekin elkarlanean aritu da garapen bidean dauden herrialdeetan proiektu solidarioak sustatzen. Bere hogeita hamar urteko ibilbidea ospatzen ari den honetan, urte guzti hauetan izandako lankidetza-bide horren eskertza eta aitortza gisa, oroigarria jaso du gaur Lazkaoko Udalak. Programako kideak arduratu dira oroigarria emateaz.













