Leitzarrek irabazi dute Moskorren mus txapela
Joan den larunbatean jokatu zen Moskorrak 42. Mus Txapelketan 99 bikotek parte hartu zuten, iaz baina hamar bikote gehiagok. Txapeldun Leitzako (Nafarroa) Ibon eta Mieltxo izan ziren (2.000 euro eta txapelak saritan). Belda eta Loran hernaniarrak (Gipuzkoa), berriz, txapeldunorde (1.000 euro saritan).













