Julen Albisua, Jose Manuel Moran, Mariasun Telleria, Arantxa Azpiazu, Julio Pascual, Irene Untzilla, Xabier Zaldua eta Goierri-Aldapa taldea omenduko dituzte Zumarragako Kirolaren Galan
Ostiralean, 12:30ean, Kirolaren Gala egingo dute Zumarragako udaletxean. Aurtengo omenduak Julen Albisua, Jose Manuel Moran, Mariasun Telleria, Arantxa Azpiazu, Julio Pascual, Irene Untzilla, Xabier Zaldua eta Goierri-Aldapa taldea dira.
Albisuak lan itzela egin zuen xakearen alde. Ekainean hil zen. Moranek Urola Eskubaloi Klubean lan egin zuen. Martxoan hil zen. Mariasun Telleria eta Arantxa Azpiazuk bizitza osoa eman dute Zumarragako kiroldegiko harreran. Julio Pascuali dagokionez, atletismoaren alde lan egin du.
Irene Untzilla Kirol Lorpenen atalean omenduko dute, Espainiako field target txapelketa irabazi baitu. Xabier Zaldua aizkolaria, berriz, Berrikusi aplikazioaren bidez egindako bozketan boto gehien jaso dituena izan da. Bukatzeko, udalak Goierri-Aldapa nesken saskibaloi taldea ere omenduko du, Gipuzkoako Txapelketa irabazi eta Bigarren Nazionalera igo delako.













