Seme alaben autoestimuaz saioa egingo du Nerea Mendizabalek
Nerea Mendizabal komunikazio ez bortitzeko trebatzailea, psikopedagogoa, Gizarte Hezkuntzan diplomatua eta haur-masajeko hezitzailea.Hitza Treba gurasoak egitasmoaren baitan, Seme alaben autoestimua elikatzen izeneko saioa eskainiko du bihar, asteazkena, Nerea Mendizabalek; 17:30ean Gizarte etxean. Doako saioa da eta haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta dago.
Seme alaben autoestimuaren eraikuntza prozesuan gurasook duten eraginaz jabetzea; edo beraiengan duten irudian lagungarri izango diren helduon jarrera eta baliabideak ezagutzera ematea dira saioaren helburuetako batzuk.
Parte hartzeko gurasoelkartea@sanandresormaiztegi.net helbidera idatzi behar da.













