Irristaketa saioa larunbatean, Aitxuriko patioan
Aitor Vacas roller-a. Hitza Zegamako Udalak Eguberrietarako antolatu dituen ekintzen artean, irristaketa saioa izango da larunbatean, abenduak 20, 17:00etatik aurrera. Saioa Eraldatuz euskal irristaketa taldeko Aitor Vacasek gidatuko du Aitxuri herri eskolako patioan. Parte hartzeko izena eman behar da aurrez, herriko whatsapp taldean zabaldu duten helbide elektroniko honetan. Antolatzaileek ohartarazi dute, parte hartzeko kaskoa eta bestelako babesak eramatea ezinbestekoa izango dela.












