Manifestazioa Palestinaren alde, abenduaren 28an
Beasain Palestinarekin Herri Ekimenak egin du deialdia. Beasaingo herritarrei ez ezik, herrikide guztiei eta lagunei dei egin diete mobilizazioan parte har dezaten
Palestinako bandera.Ariane Vierbücher Elkartasun dinamikaren beste une garrantzitsu bat izango da abenduaren 28an, igandean, 12:00etan, Zubimusu plazatik abiatuko den manifestazioa. Antolatzaileek –Beasain Palestinarekin Herri Ekimena– Beasaingo herritarrei ez ezik, herrikide guztiei eta lagunei dei egin diete mobilizazioan parte har dezaten. «Nahi dugu kalearen indarrak erakustea herri honen jarrera argia dela: genozidioaren aurrean ez gaudela beste alde batera begira», adierazi dute ekimeneko kideek.
Horregatik, manifestazioa «jendetsua, ikusgarria eta parte hartzailea» izan dadin ahalegintzera animatu dituzte denak; gaur egungo egoerak herriaren konpromisoa behar duela nabarmendu dute.













