Zumarragako pilota txapelketa herrikoia aurkeztu dute
Zumarragako pilota txapelketa herrikoiaren 12. edizioa aurkeztu dute. Final laurdenak arteko partidak larunbat goizetan jokatuko dira eta finalerdiak eta finala asteazkenetan (Goñiren omenezko txapelketako partiden aurretik). Finalerdiak martxoaren 18an eta 25ean jokatuko dira eta finala apirilaren 1ean.
Lehen mailako bikoteak Agirre-Tapiador, Rodriguez-Aleman, Quina anaiak, Artola-Leunda, Ibarluzea-Jauregi eta Alberdi-Etxeberria dira; bigarren mailakoak Gabilondo anaiak, Garcia-Zufiaurre, Sagastibeltza-Etxaniz eta Salaberria-Azkarate eta hirugarren mailakoak Madina-Goiburu, Lizarralde-Garitano, Damian-Garcia, Elizburu-Aberrieta, Segurola-Uli, Sudupe-Maleta, Azpeitia-Mendizabal, Zabaleta-Mendizabal, Elortza-Narraspe, Zufiaurre-Ballina, Telleria-Dominguez, Salvador-Salegi, Babarro-Lopez, Hernandez-Vega eta Arzuaga-Imaz.













