Uharteko Irigibel harategiak irabazi du Euskal Herriko 27. Txistor Lehiaketa
Bigarren Ibarrako Uranga harategia sailkatu da, eta hirugarren Beasaingo Olano. Puntu erdia atera dio irabazleak bigarrenari.
Euskal Herriko 27. Txistor Lehiaketaren saridunak, agintari eta epaimahaikideekin, gaur, Ordiziako udaletxeko arkupeetan. Loinaz Agirre Nafarroara joan da aurten Euskal Herriko 27. Txistor Lehiaketaren txapela. Uharteko Irigibel harategiak irabazi du lehiaketa 229 punturekin. Ibarrako Uranga harategia sailkatu da bigarren (228, 5 puntu), irabazlearengandik puntu erdi eskasera, eta hirugarren Beasaingo Olano izan da (218, 5 puntu).
Gernikako (Bizkaia) Jesus Mari harategiak jaso du laugarren postuari dagokion saria (206,5 puntu) eta bosgarrena Melidako (Nafarroa) Felipe Bengoa harategiak (196,5 puntu).
42 txistor
10:45ean hasi dira epaimahaikideak lehiaketara aurkeztutako 42 txistorrak dastatzen. Epaimahaikideen artean, Ordiziako herritar bat izan da, zozketaz erabakita, Lurdes Martinez. Esperientzia ona izan dela adierazi du Martinezek. Gainerako epaimahaikideak ondorengoak izan ziren: Alex Lizarraga (Mila Lore Jatetxea, Donostia), Jakitea elkarteko ordezkari bat, Diego Valdivielso (BISUBI, Bizkaiako Sukaldarien bilkurako zuzendari operatiboa) elkarteko beste kide batek lagunduta; Nuria Perez (Goierri Irrati Telebista), Aitor Buendia (La Ruta Slow, Radio Euskadi) eta Eli Belauntzaran (El Diario Vasco) kazetariak; Aitzol Zugasti (Aholkulari Gastronomikoa); Rodolfo Villate (Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza eskola),eta Jennifer Polvorosa (CEBANC ostalaritza eskolako irakaslea).
Txistor lehiaketak iraun duen bitartean, Jakintza Ikastolako ikasleak txistor pintxoak saltzen aritu dira.













