Ampo Ordiziaren Errege Kopako azken partida, igandean Altamiran
Laugarren eta azken partida, igandean, 12:00etan jokatuko dute Altamira estadioan, A.D. Ingenieros Industriales Las Rozas Rugby taldearen aurka.
Ampo Ordizia errugbi taldeak ezin izan zion igandean Barçari irabazi Errege Kopako kanporaketako hirugarren partida. Bartzelonan 24-16 galduta, finalerdietara sailkatzeko aukerarik gabe geratu da Ampo, hirutik bi partida galduta.
Laugarren eta azken partida, igandean, 12:00etan jokatuko dute Altamira estadioan, A.D. Ingenieros Industriales Las Rozas Rugby taldearen aurka.
Urtarrilaren 18an, berriz ekingo dio Ampo Ordiziak Ohorezko Mailako liga erregularrari, Cienciasen aurka Altamiran jokatuz.













