Azokan ospatuko du Ilintik Gabonetako festa
Azken orduko aldaketa izan da, eguraldi iragarpenak behartutakoa. Dj Xaibor, txokolate merienda, eta Gabonetako sarien zozketa izango dira, 18:00etatik aurrera. 500 euroko hiru sari zozkatuko ditu 19:30ean.
Iazko Gabonetako festa. Ilintiren Gabonetako festa Azokan ospatuko da bihar, eta ez Laubiden, iragarrita zegoen moduan. Eguraldi prebisioek eragin dute azken orduko aldaketa.
Hala ere, egitaraua eta ordutegia mantentzen da. Beraz, festa 18:00etan hasiko da, Xaibor DJaren emanaldiarekin. Ordu erdira, txokolatea banatzen hasiko dira Ilintiko merkatariek. Behin giroa ondo berotuta, Gabonetako kanpainako sarien zozketa egingo dute. Aurten, 500 euroko bost sari izango dira.
Zozketak “El Niño” errege eguneko zozketaren antzera egingo dituzte, eta banan bana aterako dituzte zenbakiak, bost zifratako hiru zenbaki saridunak osatu arte. Saritutako zenbakien jabeek bertan egon beharko dute sariak jasotzeko. Ez bada saridunik agertzen, berriz egingo dute zozketa, irabazle bat lortu arte.













