Ordiziako Haur Txokoak ordutegi berezia izango du Eguberrietan
Barrena jauregiko bigarren solairuko Haur Txokoa abenduaren 20, 21, 26, 27, 28, 29 eta 30ean egongo da zabalik. Bi tailer ere antolatu dituzte.
Barrena jauregian dago Ordiziako Haur Txokoa.Ordiziako Udala. Ordiziako Barrena jauregiaren bigarren solairuan, Bertso Eskola gelan, dagoen Haur Txokoak eskaintza areagotuko du Gabon egun hauetan. Irekita egongo da, abenduaren 20, 21, 26, 27, 28, 29 eta 30ean, 16:00etatik 19:30era.
Bi tailer ere antolatu dituzte. Batetik, abenduaren 20an, 17:00etatik 18:30era, Izan Familian-eko Idoia Caballeroren eskutik, Nola elkar-eragin haurrekin jolasean gaia landuko dute. Izena Haur Txokoan bertan eman behar da.
Bigarrena, abenduaren 26an izango da, Gabonetan artea, 17:00etatik 18:30era, Marta Artekoekin. Kasu horretan ere, izena Haur Txokoan bertan eman behar da.
0-4 bitarteko haurrentzat eta familientzako doako topagunea da Haur Txokoa.













