Ezkioko pilota jaialdia abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean
Kanporaketak jokatuko dituzte abenduan eta finala, urtarrilean.
Iazko pilota txapelketako irabazleak, Ezkioko frontoian. Ezkioko pilota eskola Urtero garai honetan egin ohi duten bezala Ezkioko pilota eskolak Ezkioko pilota jaialdia antolatu du Gabon egun hauetarako. Herriko pilotarien arteko norgehiagoka izango da. Abenduaren 31n jokatuko dituzte kanporaketak, 10:00etatik aurrera Ezkioko frontoian. Finala berriz, urtarrilaren 5ean izango da, ordu eta leku berean.













