Keatonen zinema mutua eta Itsasoko harmoniuma batuta
Kontzertu berezia eskainiko dute abenduaren 28an, Itsasoko San Barlome elizan.
Izazpe abesbatza Itsasoko San Bartolome elizan, martxoan; harmoniumaren inaugurazio ekitaldian. Harmoniumean Alberto Saez organo jotzailea aritu zen ordu hartan. Gotzon Aranburu Kontzertu berezia antolatu dute urteari amaiera emateko Itsason. Oiartzungo organozaleak elkarteak sustatuta, zinema mutua eta harmoniuma uztartuko dituen ikuskaria prestatu dute abenduaren 28arako, 19:00etan Batolome Deunaren elizan. Izazpe abesbatzaren emanaldiak osatuko du emanaldia.
Oscar Rodriguez (Santander, Espainia 1999) organo joleak jarriko dio musika Buster Keatonen (AEB, 1895-1966) El moderno Sherlock Holmes filmari, aurtengo martxoan inauguratu berri den Itsasoko harmoniumarekin. Aurretik, Ezkioko Izazpe abesbatzak emanaldia egingo du.
Xabier Barriola Izazpe abesbatzako zuzendariak azpimarratu duenez, Rodriguez “puntako” organo jotzailea da: “Holandan ari da orain ikasketa batzuk amaitzen”; zehaztu du. Gogorarazi du gainera, orain dela hamabost egun Espainiako abesbatza nazionaleko zuzendari-orde izendatu dutela. Interesgarria irutzen zaio zaio prestatu duten emanaldia, “kuriosoa da, hemen inguruan ez dira horrelako gauza asko ikusten”.
Buster Keaton zinema mutuko gidoilari, aktore eta zuzendariaren El moderno Sherlock Holmes 1924an estreinatu zen zinemetan. Film hau bere konplexutasun teknikoagatik eta efektu bisual berritzaileengatik da ezaguna. American Film Istitute erakundearen historiako 100 film komiko onenen zerrendan dago.













