Zine emanaldi bereziak izango dira Legazpin Gabonetako oporretan
Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen Gabonetako Zine Kanpaina ekarri dute Latxartegira. Ohiko karteldegia osatuko dute proiekzio horiek.
Gabonetan zine saio bereziak izango dira Latxaregi aretoan, haurrei zuzenduta. Zine komertziala ustiatzen duen Hirutek enpresak Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak abian jartzen duten Gabonetako Zine Kanpaina ekarri du Legazpira.
Era honetan, ohiko asteburuetako emanaldiez gain eskaintza berezia izango da hainbat egunetan, eta prezio berezietan gainera.
Kanpaina abenduaren 21eko Zine Festarekin hasiko da, igande honetan bertan. Egun horretarako iragarritako bi filmetarako sarrerak 3 euroan izango dira izango dira. Haurrentzako 17:00etako saioan, Zootropolis 2 filma eskainiko dute, eta 19:30ean, La deuda.
Gabonetako gainerako proiekzio bereziak zazpi dira. Sarreraren prezioa 2 eurokoa da, eta honakoa da prezioa:
– Ostirala 26: Minecraft film bat, 17:00etan. Sirat, 19:30ean
– Astelehena 29: Looney Tunes lurrak eztanda egin zuen eguna, 17:00etan
– Asteartea 30: Heidi katamotzaren erreskatea, 17:00etan. Ciudad sin sueño, 19:30ean
– Ostirala, urtarrilak 2 : Kayara inka gerraria 17:00etan. Jone batzuetan, 19:30ean
Baina asteburuetan ohiko emanaldiak izango dira. Hauxe da karteldegia:
– Larunbata 27, igandea 29 eta astelehena 29: Coartadas, 19:30ean.
– Larunbata 27 eta 28 igandea: Mision Santa, 17:00etan. Haurrentzat.
– Larunbata urtarrilak 3 eta igandea 4: Avatar, fuego y cenizas, 16:00etan eta 19:30ean.
Larunbat eta igandeetako sarrerak 5 euroan dira, eta astelehenetan, ikuslearen egunak direnez, 5 euroan. Haurrentzako ohiko saioak, berriz, 4 euroan dira. Larunbatetan, 65 urtetik gorakoek sarrera 2 euroan dute.













