Nazioartean saritutako 21 gaztagileri aitortza egin diete Ordizian
Idiazabalgo Gaztainaditxulo, Gabiriako Baztarrika, Zeraingo Garoa, Idiazabalgo J. Aranburu, Olaberriko Aizpea eta Ataungo Troskaeta dira aitortza jaso duten Goierriko gaztandegiak.
Nazioartean sarituak izan diren gaztagileei aitortza egin diete gaur Ordizian.Iñaki Gurrutxaga Ordiziako Eguberrietako aparteko azokaren barruan, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenak 2025an nazioarte mailan sariak irabazi dituzten gaztandegiak omentzeko Esker Oneko Ekitaldia egin du gaur udaletxeko arkupeetan.
Idiazabal sor-markaren barruko 21 gaztandegik 38 sari lortu dituzte nazioarteko txapelketetan. Tartean Goierriko sei gaztandegi daude: Idiazabalgo Gaztainaditxulo, Gabiriako Baztarrika, Zeraingo Garoa, Idiazabalgo J. Aranburu, Olaberriko Aizpea eta Ataungo Troskaeta. Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregi goierritarren La Leze (Ilarduia, Araba) gaztandegia ere bazen aitortuen artean.
Ordiziako Udalarekin eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiarekin elkarlanean antolatu du Idiazabal Jatorri Izendapenak. Ospakizuna Izaro Iraeta kazetari eta aurkezle zaldibiarrak zuzendu du. Hasteko, Goierriko Bertso Eskolako Duna Urteaga eta Amets Zubizarreta bertsolari gazte beasaindarrek hiruna bertso kantatu dituzte, eta bukaeran Ordiziako Amets Bideko bi dantzarik ohorezko agurra.
Ordiziako alkate Adur Ezenarro eta administrazio publikoetako hainbat ordezkari izan da bertan: Nora Beltran de Otalora Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendaria, Arantza Ariztimuño Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendaria eta Joseba Beitia, INTIAko balio-katearen koordinatzailea Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen saileko ordezkari gisa.
“Ekintza honen bitartez, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenak gaztandegi horiei zorionak eta eskerrak eman nahi izan dizkie, Idiazabal JIBko gaztaren izen ona eta ospea zabaltzen laguntzeagatik”, nabarmendu dute.
GOURMET QUESOS MADRID
- ANDER BARANDIARAN MUJIKA, Idiazabal (Gipuzkoa): LEHEN SARIA “Ardi esne gordinez egindako gazta erdi ondua” kategorian.
- BAZTARRIKA, Gabiria (Gipuzkoa): HIRUGARREN SARIA “Ardi esne gordinez egindako gazta erdi ondua” kategorian.
- GOINE BERRIA Asteasu (Gipuzkoa): HIRUGARREN SARIA “Ketua” kategorian.
PREMIO ROMA
- ANDER BARANDIARAN Idiazabal (Gipuzkoa): HIRUGARREN POSTUA BJD/AGB-dun gazten nazioarteko kategorian
ARNIU CHEESE FEST
- RICARDO REMIRO Eulate (Nafarroa): URREA Ardi Onduen kategorian eta URREA ketuetan.
- GAROA Zerain (Gipuzkoa): ZILARRA ketuetan
GREAT TASTE
- AIZPEA Olaberria (Gipuzkoa): Izar bat gazta naturalarekin
- J ARANBURU Idiazabal (Gipuzkoa): Bi izar gazta naturalarekin
- LA LEZE Ilarduia (Araba): Bi izar gazta naturalarekin y hiru izar gazta ketuarekin
- SC KORTARIA Lekaroz (Nafarroa): Bi izar gazta naturalarekin
SEU D ́URGELL
- LA LEZE Ilarduia (Araba): Urrezko domina
ENCUENTRO DE QUESOS CHILE 2025
- BAZTARRIKA, Gabiria (Gipuzkoa): ZILARRA gazta naturalarekin
- SC KORTARIA Lekaroz (Nafarroa): URREA gazta naturalarekin
- SC LOPERENA Egozkue (Nfarroa): URREA bere gazta ketuarekin
WORLD CHEESE AWARDS
- ANGEL LINZOAIN Iragi (Nafarroa): Urrezko domina bat, zilarrezko domina bat eta brontzezko domina bat
- BAZTARRIKA, Gabiria (Gipuzkoa): Zilarrezko domina bat
- BOSTIBAIETA Legutio (Araba): Zilarrezko domina bat
- BURUAGA Etxabarri-Ibiña (Araba): Brontzezko domina bat
- GAROA Zerain (Gipuzkoa): Brontzezko domina bat
- GAZTANDEGI DORREA: Zilarrezko domina bat
- GOINE BERRIA Asteasu (Gipuzkoa): Zilarrezko domina bat eta brontzezko domina bat
- J ARANBURU Idiazabal (Gipuzkoa): Brontzezko domina bat
- JULEN KARASATORRE Arriola (Araba): Zilarrezko domina bat
- LA LEZE Ilarduia (Araba): Zilarrezko domina bat eta brontzezko domina bat
- OIHAN TXIKI KOOP Orexa (Gipuzkoa): Brontzezko domina bat
- PATXI LOPEZ DE URALDE Larrea (Araba): Urrezko domina bat
- SANTAMAÑE Markina-Xemein (Bizkaia): Brontzezko domina bat
- SAT OLANO Egino (Araba): Zilarrezko domina bat
- SUSTRAI GAZTATEGIA Uharte-Arakil (Nafarroa): Urrezko domina bat
- TROSKAETA Ataun (Gipuzkoa): Brontzezko domina bat
WORLD CHEESE AWARDS: sari bereziak
- LA LEZE Ilarduia (Araba): Super Urrea domina bat eta Euskal Herriko Gazta Onenaren Garaikurra
- PATXI LOPEZ DE URALDE Larrea (Araba): Super Urrea domina bat













