
Saltzaile batzuk falta ziren Plaza Nagusian, eta nabarmen Zuhaiztian, fruta postuetan. Bisitari ugari, eta produktu berri batzuk ikusi dira.

Idiazabalgo Gaztainaditxulo, Gabiriako Baztarrika, Zeraingo Garoa, Idiazabalgo J. Aranburu, Olaberriko Aizpea eta Ataungo Troskaeta dira aitortza jaso duten Goierriko gaztandegiak.

Idiazabalgo harri-jasotzaileak lehen aldiz jantzi du txapela hori Asteasuko Usarrabi pilotalekuan, 7.100 kilo jasota. Bestalde, Xabier Aranburu 'Guzta' idiazabaldarrak marka saiakera egingo du Urtezahar egunean 200 kiloko harri kubikoarekin frontoi berean.

Asteburu luzea izan da. Ilintiren Gabonetako kanpainako sarien zozketarekin hasita, eta atzo herriko erakusleiho lehiaketaren irabazleak sarituz amaituta. Bitartean, hiru kontzertu, Merkatu Txikia eta Martin Pipas izan dira. Biharko goizeko erronda 12:00etan egingo da, Azokan, eguraldi txarra dagoelako iragarrita.

Garagartza plazan, Ordizia, Urdaneta eta Andre Mari kaleetan fruta, elikagai eta artisau postuak jarri dituzte; Beti-Alai pilotalekuan jolasak izan dira eta haren atarian abere erakusketa.

