Ordiziako kirolarien gala
2024-2025 Kirol Sariak banatu dituzte gaur eguerdian Ordiziako Plaza Nagusian. Kirolari onenaren sariak Hodei Caballero eta Lide Urrestarazurentzat izan dira. Urteko kirol talde saria Txindoki Atletismo taldeko jaurtiketa sailak jaso du.
Sariak eta aitortza jaso duten kirolariak.Loinaz Agirre. Bi urtez behin egiten den Ordiziako kirolaren gala egin dute gaur eguerdian Plaza Nagusian. Azken bi urteetan kirol desberdinetan nabarmendu diren kirolariak saritu dituzte. Ondorengoak izan dira saridunak:
- Sari Nagusia: Hodei Caballero Parra martxa-atleta eta Lide Urrestarazu Agirre mendi korrikalaria.
- Urteko kirol taldeari saria: Txindoki Atletismo taldea (jaurtiketa atala).
- Kirolarien alde egindako lanagatik saria: Jon Garcia Arruabarrena (Txapagain pilota elkartea).
- Herritarren Saria, Orklik babestutako saria: Josu Goia hegats igerilaria izan da.
Bestalde, diplomak ere banatu dituzte herriko kirolarien denboraldiari aitortza eginez:
- Eneko Martinez Cendon, saskibaloi jokalaria.
- Aratz Elortza Arsuaga, pilotaria, pala motza.
- Markel Odriozola, errugbilaria.
- Hodei Caballero Parra, martxa-atleta.
- Josu Goia Sarasola, hegats igerilaria.
- Lide Urrestarazu Agirre, mendi korrikalaria.
- Maddi Sola, errugbilaria.
- Ane Gonzalez Fernandez, hegats igerilaria.
- Ane Barandiaran, atletismoa.
- Urko Etxebeste, atletismoa.
- Irenia Apaolaza, atletismoa.
- Danel Perez, atletismoa.
- Aimar Alustiza, pisu jaurtiketa.
- Aratz Cendon, pisu jaurtiketa.
- Zuhaitz Sukia, pisu jaurtiketa
- Samuel Vega, atletismoa.
- Maddi Mendizabal, pertika.
- Elene Galparsoro, atletismoa.
- Francisco Torres, atletismoa.
- Ainhoa Albisu, atletismoa.
- Oihan Berasategi, atletismoa.
- Arene Sukia, disko jaurtiketa.
- Larraitz Aldasoro, atletismoa.
- Irene Basarte, atletismoa.
- Ainhoa Agirre, atletismoa.
- Saioa Martinez de Olcoz, futbolaria.
- Maddi Agirre, eskalatzailea.
- Alex Oiarbide, Ordiziako iraupen lasterketetako atletarik onena.













