Porrotx eta Marimotots pailazoen urteroko bisita
Ordizia, Lazkao eta Beasaingo ikastolek antolatuta, Lapurdiko Urruñako eta Ziburuko ikastolen aldeko elkartasun jaialdia egin dute gaur goizean Ordiziako Majori kiroldegian.
Ordiziako Majori kiroldegian urteroko hitzordua izan dute gaur goizean, Porrotx eta Marimotots pailazoak eta Goierriko haurrek. Pailazoen Zerua lapurtu dute ikuskizunik berriena ikusteko aukera izan dute ehunka haurrek, kantu eta kontuen artean.
Jaialdiaren hasieran, Iparraldeko ikastoletako haurrek eta gurasoek omenaldia egin nahi izan diote hilberria den Erramun Amundaraini, Txikia eta Bahare kantuak abestuz.
Jarraian, Birtxi farozainaren laguntzarekin, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore, urdin infinitura abiatu dira izarren bila… unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz, barrura begiratzeko.













