Chakib Lachgar eta Irene Pelayo garaile Beasainen
Dortsal guztiak agortuta, 450 korrikalarik hartu dute parte Beasaingo 50. San Silvestre proban. Lehen goierritarrak, David Martin lazkaotarra eta Irati Zubizarreta beasaindarra izan dira.
Beti Bizi elkarteak antolatutako Beasaingo 50. San Silvestrea borobila izan da. Dortsal guztiak agortuta, 450 korrikalarik hartu dute parte; horietatik, 130 emakumezkoak. Korrikalariak animatzen eta txalotzen jendetza elkartu da Beasaingo kaleetan.
Emaitzei dagokienean, gizonezkoetan, 9.720 kilometroak egiten azkarrena, Errenteriako Chakib Lachgar (28:54) izan da, esprinta Burgosko Pablo Gonzalezi (28:55) irabazita. Lau segundora, Calatayudeko (Aragoi, Espainia) Zakariya Elboyberkraoui iritsi da.
Emakumezkoetan, Polancoko (Kantabria, Espainia) Irene Pelayo (33:23) izan da lehena helmugan. Bigarrena, Gernikako Judith Otazua (34:12) eta hirugarrena, Calatayudeko (Aragoi, Espainia) Odile Nintue (34:25).
Lehenengo goierritarrak
Goierritarren artean, gizonezkoetan David Martin lazkaotarra izan da helmugan sartzen lehena (31:22), Koldo Galarreta beasaindarra bigarrena (32:19) eta Jon De la Cuesta beasaindarra (32:30) hirugarrena.
Emakumezkoetan, hiru beasaindarrek osatu dute goierritarren podiuma: Irati Zubizarreta (38:08), Maria Ezpela (40:39) eta Maite Perez (42:27).
Sailkapenak ikusteko, sakatu hemen.













