Elkartasunezko San Silvestre txikia egin dute Beasainen
Beasaingo Batzokia kultur elkarteak 1.416 euro bideratu ditu Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundera.
XV. San Silvestre txikia jokatu da Beasainen.Loinaz Agirre. 4 eta 15 urte bitarteko haurrek eta gaztetxoek urtea lasterka amaitu nahi izan dute Beasainen, Batzokia kultur elkarteak antolatutako XV. San Silvestre txikian parte hartuz. Mailaz maila aritu dira korrika Nafarroa etorbidean hasi eta bukatutako zirkuituari itzulia edo itzuliak emanez.
Izena ematerakoan 3 euro ordaindu behar izan dituzte haurrek eta Batzokiak bikoiztu egin du bildutako dirua. Horrela, guztira, 1.416 euro eman dizkio Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeari.
Kirol arloari dagokionean, honela gelditu dira podiumak:
4-5 urte, mutilak:
- Urko Mujika.
- Adur Mujika.
- Haran Valdielso.
4-5 urte, neskak:
- Abby.
- Nehia Gorrotxategi.
- Goiatz Zabaleta.
6-7 urte, mutilak:
- Iñigo Diez.
- Mikel Imaz.
- Telmo Plazaola.
6-7 urte, neskak:
- Xare Altuna.
- Jare Imaz.
- Laida Mujika.
8-9 urte, mutilak:
- Ekai Zabala.
- Egoi Balerdi.
- Joanes Imaz.
8-9 urte, neskak:
- Libe Urrestarazu.
- Lierni Rodrigo.
- Maddi Martinez.
10-11-12 urte, mutilak:
- Peter Jared.
- Amets Elorza.
- Mikel Villaro.
10-11-12 urte, neskak:
- Ane Garmendia.
- Maria Aretxaga.
- Laia Pagaldai.
13-14-15 urte, mutilak:
- Julen Martin.
- Iñigo Garmendia.
- Joseba Ventureira.
13-14-15 urte, neskak:
- Laia Garcia.













