Eskertza Urmaiz abesbatzaren Gabonetako kontzertuan
Abesbatzako zuzendariek lore sorta eta argazki bilduma jaso zituzten 20 urte hauetan egindako lana eskertuz. Angel Elortzari ere egin zioten aitortza, urte guzti hauetan abesbatza iruditan jasotzeko egindako lanagatik.
Urmazi abesbatzaren Gabonetako kontzertua abenduaren 27an. Angel Elorza Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzak Gabonetako kontzertua eskaini zuen abaneduaren 27an, San Andres elizan. Taldearen 20. urteurrena ospatzeko 2025ean antolatu zituzten ekitaldi sortetan azkena izan zen Gabonetakoa. Oratorio de Noel Saint Saens obra eskaini zuten, Oiasso Kamerata Orkestra eta Logroño, Gasteiz, Bilbo, Miranda eta Lazkaoko abesbatzen laguntzarekin.
Zuhara Etxabe, sopranoa; Itoiz Uribe, mezzosopranoa; Ibai Murillo, kontratenorea; Erik Carrero tenorea eta Txomin Maidagan, baritonoa aritu zen bakarlari. Tomas Rutik, kontzertinoan eta Borja Rubiñose, pianoan osatu zuten musikarien zerrenda. Eliza goraino bete zen ikuslez.
Aitortzak
Kontzertuaren amaieran, abesbatzak 20 urte hauetan zehar izan dituen hiru zuzendariei —Debora Herrero ordiziarra, Alberto Saez Puente eta Lazkaoko Jabier Alberdiri— aitortza egin zieten egindako lana eskertuz. Lore sorta bana eta argazki bilduma bat jaso zituzten opari.
Angel Elorzari ere egin zioten aitortza, 20 urte hauetan abesbatzaren ekitaldiak iruditan jasotzeko egin duen lanagatik. Elorzak aitortu du ez zuela espero eta “hunkituta” jaso zuela abesbatzaren esker ona.
Argazkiak: Angel Elorza















