Cristina Aldalurrek irabazi du 2025ko egutegiko azken lehiaketa
Abenduko erantzuna Olentzero zen, eta asmatu duten 79 herritarren artean egindako zozketa suertatu da sariduna. Aurtengo egutegian ere 12 lehiaketa daude, eta urtarrilekoa martxan dago.
Cristina Aldalur izan da Legazpiko Udalak kaleratutako 2025eko egutegiko azken sariduna. Abenduko lehiaketa irabazi du Aldalurrek, egindako galderaren erantzuna Olentzero zela asmatuta, eta herrian gastatzeko 50 euroko txartela jaso du sari gisa, Edurne Matias zinegotziaren eskutik.
Abenduko orrian jasotzen zenez, Olentzero da legazpiarrak herriaz harro sentitzeko arrazoietako bat, eta horrela dela asmatu zuten lehiaketan parte hartutako 79 herritarrek. Guztien artean egindako zozketan suertatu da sariduna Aldalur.
Urte berriarekin, egutegi berria eta beste 12 lehiaketa izango dira. Oraingoan, kirolari eta osasun mentalari eskainitakoa da, eta bi gaiei horiei lotutako galderak asmatu beharko dira hilero, argazkiaren laguntzarekin.
Urtarrileko lehiaketa martxan dago, eta www.legazpi.eus webgunean parte hartu daiteke.













