Ordizia Mugimenduan, aniztasun funtzionala duten gazteentzat aisialdi programa
12 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da. Bi astean behingo jarduera izango da, asteburuetan. Ordiziako herritarrek eta ikasleek izango dute lehentasuna. Doakoa da.
Zarautzen ere martxan dago Batera Aste kooperatibaren taldea.Batera Aske Kooperatiba. Ordizia Mugimenduan programa jarriko da martxan Ordizian. Aniztasun funtzionala duten gazteei zuzendutako aisialdi eta gizarteratze egitasmo berria da, Ordiziako Udalak, Batera Aske kooperatibarekin elkarlanean bideratuta. Aisialdi, kultura eta hezkuntza espazio sortzaile eta irisgarriak eskaintzea dute helburu.
Udalaren esanetan, egitasmoak “inklusioa bizitzeko modu erreal gisa ulertzen du, eta sormena, gorputza, mugimendua eta jolasa ditu ardatz nagusi. Helburua da gazteen gizarteratzea, ongizatea, autoezagutza eta harreman osasuntsuak sustatzea, metodologia berritzaile eta pertsonalizatuen bidez”.
12 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da. Bi astean behingo jarduera izango da, asteburuetan. Ordiziako herritarrek eta ikasleek izango dute lehentasuna. Doakoa da.
Lehen topaketa
Lehen topaketa urtarrilaren 15ean, ostegunean, izango da, 18:00etan, Zuhaizti egoitzan. Ate Irekien jardunaldi gisa planteatu dute lehen saioa. Gazteentzako sormen tailerra egitez gain, familientzako mahai-ingurua ere antolatu dute, 2026rako aurreikusitako programaren nondik norakoak aurkezteko.
Topaketan parte hartzeko izena eman behar da. Informazio gehiago eta izen-emateak: bash@bateraaske.com – 680 155 746.
Udalak azpimarratu du ekimen honek “aisialdi osasungarria, inklusioa eta komunitate-lana uztartzen dituela, eta bereziki garrantzitsua dela aniztasun funtzionala duten gazteentzat espazio seguru eta kalitatezkoak sortzeko”.













