Gainzuri ikastetxeak euskal kirolariak omendu ditu bere egutegian
Gainzuri ikastetxeak egutegi bat egiten du urtero. Ikastetxearen egitasmo garrantzitsuenetako bat da, 3 urtetik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haur guztiek parte hartzen baitute eta bere helburua euskal kulturaren transmisioa bermatzea baita. Aurtengo egutegia euskal kirolariei buruzkoa da. Ikasleek egutegirako egindako eskulanak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean ikusgai egongo dira hilaren 18ra arte.
Aurtengo egutegiaren logoa Kirola bultzatu eta euskaraz mintzatu da. Hilabete bakoitzean kirolari baten ibilbidea jaso dute. Urtarrileko aktorea Iñaki Artola pilotaria da, otsailekoa Manex Ansorregi saskibaloi jokalaria, Malen Osa mendiko korrikalaria, apirilekoa Maitane Etxeberria eskubaloi jokalaria, maiatzekoa Jagoba Arrasate futbol entrenatzailea, ekainekoa Patxi Usabiaga eskalatzailea, uztailekoa Maialen Chourraut piraguista, abuztukoa Nadia Erostarbe surflaria, irailekoa Ainhoa Sanz korrikalari urretxuarra, urrikoa Alex Txikon alpinista, azarokoa Lur Errekondo harrijasotzailea eta abendukoa Nicolas Alustiza txirrindulari zumarragarra.














