'Egiptorako ihesa' antzeztu dute Astotxo Egunean
150 herritar inguruk parte hartu du antzezlanean. Zawopi elkartea arduratu da antolaketaz.
Astotxo Eguneko asto lehiaketaz gain, ‘Egiptorako ihesa’ kale antzezpena ere egin dute Lazkaon. Pandemiaren ondorioz geldi egon ostean, orain bi urte berreskuratu zuen berriz ere kale antzerkia Zawopi elkarteak. Lazkao Txiki zelaia auzoan egin dute antzezlana, 150 herritar ingururen parte hartzearekin. Eguraldia lagun, jende ugari bildu da Jesus, Maria eta Joseren asto gaineko ihesaren, Herodesen dekretuaren eta haurren harrapaketaren antzezpena ikustera.













