Argazki lehiaketa onenen lehiaketa handiko lanak ikusgai Legazpi
Argizaiola erakusketa ireki dute Ikatza elkarteko kideek Kultur Etxean, eta hilaren 23ra arte egongo da ikusgai. Ikatzako hainbat argazkilariren lanak jasotzen ditu, besteak beste.
Ikatzako kideak atzo, erakusketa muntatzen.Ikatza argazkilari elkartea Atzerapen pixka batekin, baina ireki dute Argizaiola erakusketa Kultur Etxean Ikatza argazkilari elkarteko kideek. Erakusketa hilaren 23ra arte egongo da ikusgai.
Ikatza elkartearen ekimenez iritsi da Legazpira Euskal Herriko argazkilari onenen lanak biltzen dituen erakusketa hau. Euskal Herriko hainbat argazkilari elkarteek antolatzen dituzten argazki lehiaketen irabazleek parte hartzen dute lehiaketa honetan. Ikatzak antolatzen duen Legazpi Hiria lehiaketa ere puntuagarria da sari horretarako.
Argizaiolaren 2025eko edizioaren irabazlea Igor Altuna izan da, eta Javier Alonsok eta Javier Ortizek accesit bana irabazi dute. Hiru lan horiek ikusgai daude Legazpin beste lan batzuekin, 30 argazkiko bilduma hain zuzen. Hainbat argazkilari legazpiarren argazkiak ere ikusgai daude erakusketan.














