Aterpea jarri du Legazpiko Udalak Urola kaleko autobus geralekuan
Markesina berriak 5.974,39 euroko kostua du. Udal brigadako langileek instalatu dute gaur goizean, Urretxutik Oñatirako norabideko geralekuan.
Legazpiko Udalak aterpea jarri du Urola kaleko 7. zenbakiaren ondoan dagoen autobus geralekuan, GI-2037 errepidean Urretxutik Oñatirako norabidean. Kontrako norabidean aurretik zegoen aterpea eginda.
Instalazio hori egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuaren baimenarekin, udalak Fundibide, S.L. enpresari erosi dio New Simplity markesina, 5.974,38 euroan (BEZa barne). Markesina hau egokitua da, eta irisgarritasunari buruzko legea betetzen du, sarbidea pertsona guztiei bermatuz.
Udal obretako brigadak egin du instalazioa gaur goizean, eta horrez gain, lau paperontzi ere jarri ditu ondoan.












