
Aniztasun funtzionala duten gazteentzat aisialdi programa martxoan, edo gehienez ere Aste Santua hastea aurreikusten da.

Iparragirre Eraikuntza Lanak S.L. enpresari esleitu zaizkio lanak, 721.160 euroko aurrekontuarekin. Kultur jarduerak hartuko dituen espazioa sortzea da helburua.

Urtarrilaren 9an Donald Trump AEBetako presidentearekin izan zen Imaz Repsol konpainiaren ordezkari modura, eta urtarrilaren 12an haren aurkako pintaketa bat azaldu zen Zumarragan.

Urtarrilaren 23an ekingo dio txotx garaiari Zeraingo sagardotegiak, eta Zegama-Aizkorriko asteburura arte ariko dira zeregin horretan.

Eguberri aurrean ireki eta Ordiziako festak bitarte eskainiko dute sagardoa txotxetik Ordiziako sagardotegian.

Gaur zortzi zabaldu zuten txotx denboraldia Ataungo Urbitarten, eta horretan arituko dira maiatzaren 30era arte.

Santa Lutzi bezperaz geroztik zabalik dago Legorretako Begiristain sagardotegia, eta maiatz amaierara arte izango dute zabalik txotx denboraldia.

Otsailaren 5eko Loinazko San Martin eguneko adiskidetasun bazkarirako txartelak salgai daude Plazape eta Ortzi tabernetan.

Ibon Etxabe 'Ibon Magoa'-k (Zaldibia, 1995) txikitatik izan du magiarekin lotura estua, eta urte batzuk erretiroan eman baditu ere, arlo horrekiko afizioa berrartzen ari da.

Goierrin sagardo berria dastatzeko lau aukera daude: Zerainen Oiharte, Ordizian Tximista, Ataunen Urbitarte eta Legorretan Begiristain. Etxean egindako Euskal Sagardoa jatorri deiturako uzta eskainiko dute denek, ohiko menuarekin batera.

Ordiziako Mendizaleak elkartearen egoitzan, Torre etxean jasotzeko aukera izango da urtarrilaren 17an, 19an eta 20an.

Beasainen, astearte eta ostiraletan 10:00etatik 14:00etara eskainiko da zerbitzu bateratua. Aurrez hitzordua hartu behar da.

Markesina berriak 5.974,39 euroko kostua du. Udal brigadako langileek instalatu dute gaur goizean, Urretxutik Oñatirako norabideko geralekuan.

D’Elikatuz zentroan berrikuntza lanak egiten hasiko dira datozen asteetan. Ondorioz, urtarrilaren 20tik aurrera, Turismo Bulegoaren arreta gunearen behin-behineko bulegoa Goitia kalean kokatuko dute.

Larrosain Gune Sozialistak egin du deialdia. Interesatuei begira, bilera egingo dute Kultur Etxean datorren asteazkenean, hilak 21.

Izotza egiten hasi denean ixten du iturrien ur hornidura udalak, hodietan kalteak saihesteko. Bizikletak garbitzeko guneak ere itxita daude.

0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten amei zuzendutako egitasmoa antolatu du Segurako Udalak. Izen ematea irekita dago urtarrilaren 23ra bitartean.

Urtarrilaren 26ra arte egongo da txartelak erosteko aukera.

Baserri-aterpetxeak, 56 pertsonentzako edukiera izango duten 8 logela izango ditu, eta beheko solairuan taberna-jatetxe zerbitzua mantenduko da. Ondoko eraikinean, erabilera anitzeko bi areto egokitzen ari dira.