Eneko Ruiz eta Joseba Bidegain irabazle Arranoko kanporaketan
Bigarren egin dute Mikel Zudaire eta Martin de la Herak.
Irabazleak eta bigarrenak Arranoko kanporaketaren ondoren.Hitza Larunbatean jokatu da Arranoko Euskal Herriko 17. Mus Txapelketaren kanporaketa. Eneko Ruiz eta Joseba Bidegain izan dira irabazleak, eta bigarren egin dute Mikel Zudaire eta Martin de la Herak. Hala, bi bikote horiek sailkatu dira Gipuzkoako kanporaketarako. Irabazleek Arranon bi lagunentzako otordua lortu dute, eta bigarrenek gazta bat. Guztira hamazazpi bikotek parte hartu dute Arranoko kanporaketan.














