
Arregi Lasa Cuelgamuros haranean lurperatuta egon da 1959az geroztik, eta orain, identifikazio-lanak amaituta, senideei itzuliko dizkiete haren hezur-hondarrak.

Leihoak apurtu eta barruko objektuak eraman dituzte lapurrek. Ertzaintzak bost salaketa ditu jasota. Ikerketa zabalik du orain.

Ikastetxeetan garatzen ari den indarkeria eta ziber-indarkeria matxistaren prebentziorako programaren baitan kokatzen dira. Legazpin, Urretxun eta Zumarragan eskainiko dituzte, doan.

La Bellota Extremadurar Zentroak antolatuta, txerri hilketaren ondorengo festa ospatu zuten Azokan. Ogi mamiak, txerrikia, ardoa eta musika izan ziren protagonistak.

Maldan gora jokatutako esprintean lortu du ohorezko postua Olaberriko txirrindulariak denboraldiko lehen proban.

Santboiana taldeari, aurkari zuzenari, 31-33 irabazi dio Goierriko errugbi taldeak. Sailkapeneko zazpigarren postuan daude goierritarrak.

Elkartasun astean eta abenduko Merkatu Txikian 4.100 euro, eta DBH01eko kamiseten salmentatik 1.000 euro lortu dituzte. Seaskara eta Palestinara bideratuko dute dirua.

Maiatzaren 13tik 17ra bitartean ospatuko dira. Jai batzordea asteazkenean elkartuko da, 18:00etan, udaletxean.

Asteazkenean eta ostegunean Ordiziako Bizkaia pasealekua itxita egongo da ibilgailuentzat, bidegorriaren obrak direla eta.

Otsailaren 13an jokatuko da Segurako Baratze pilotalekuan.

Otsailaren 3tik ekainaren 4ra bitartean izango da, astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 12:00etara, eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago.

Zuri Segurola gasteiztarrak egingo du hitzaldi-tailerra, udaletxean. Albaitariarengana iritsi arte txakurrari lehen arreta nola eman ikasiko dute partaideek.

Bigarren egin dute Mikel Zudaire eta Martin de la Herak.

Bihar Itsason egin dute, hilaren 28an Ezkion eta 29an Ormaiztegin.

Urrian hasita, hil bakoitzeko 25ean 'Haurtxoa sehaskan' abestia entzuten da 18:00ak aurretxoan. Herriko jaio berriei ongietorria ematea du helburu.
