Jakintza Ikastolak 5.100 euro lortu ditu elkartasun egitasmoetan
Elkartasun astean eta abenduko Merkatu Txikian 4.100 euro, eta DBH01eko kamiseten salmentatik 1.000 euro lortu dituzte. Seaskara eta Palestinara bideratuko dute dirua.
Ostiralean Elkartasun krosa egin zuten Plaza Nagusiari biraka.Jakintza Ikastola. Ordiziako Jakintza Ikastolak “elkartasunarekin duen konpromisoa berriro ere agerian utzi du” azken hilabeteetan antolatu dituen hainbat ekimenen bidez. Jakintzak eman dituen arabera, “Elkartasun Astean eta abenduan antolatutako Merkatu Txikian egindako ekintzei esker ikastolak 4.100 euro biltzea lortu du”.
Horrez gain, DBHO1eko ikasleek sustatutako kamiseta salmentaren bidez beste 1.000 euro eskuratu dituzte. “Diru hori UNRWA erakundeari bideratuko zaio osorik, Palestinako egoera larriak eragindako beharrei erantzuteko”.
Ekimen horiek denak, “ikastolako komunitate osoaren inplikazioari esker aurrera” eraman direla gogoratu dute Jakintzako ordezkariek: “Bai ikasle, bai irakasle, bai familia, bai laguntzaileen ekarpenak. Jakintza Ikastolak balioetan oinarritutako hezkuntzaren aldeko apustua berresten du, hau da, elkartasuna, konpromiso soziala eta erantzukizun partekatua ardatz hartuta”.

Elkartasun krosa.Jakintza Ikastola.













