Legorretako jaiak antolatzeko bilera, asteazkenean
Maiatzaren 13tik 17ra bitartean ospatuko dira. Jai batzordea asteazkenean elkartuko da, 18:00etan, udaletxean.
Maiatzaren 13an hasiko dira festak Legorretan.Loinaz Agirre Maiatzaren 13tik 17ra bitartean ospatuko diren Azintzio Jaiak antolatzen hasiak dira dagoeneko Legorretan. Jai batzordearen bilera izango da asteazkenean, hilak 28, 18:00etan. Udaletxeko areto nagusian elkartuko dira udal ordezkariak herritarrekin eta eragileekin.













