Xabi Ormazabal mendi festak baditu kartela eta data
Xabi Ormazabal mendi festak baditu kartela eta data dagoeneko. Festa maiatzaren 23an izango da eta, beti bezala, mendizaletasunarekin lotutako hamaika ekitaldi izango dira eta punta-puntako alpinista eta eskalatzaileek parte hartuko dute. Egun horretan Urretxu mendizaleen topagunea izango da eta horixe islatu dute kartelean: alpinista bat auto-stop egiten, Urretxura bidean.













