Profesionalen pilota jaialdirako aurre-salmenta, otsailaren 4an
Otsailaren 13an jokatuko da Segurako Baratze pilotalekuan.
Artola eta Imaz; artxiboko irudi batean.Hitza Profesionalen arteko pilota partida hartuko du otsailaren 13an Segurako Baratze pilotalekuak. Artola eta Imaz, Zabala eta Martijaren aurka arituko dira estelarrean; aurretik, Salaberria eta Gaskue eta Zubizarreta III.ena eta Arangurenen artekoa jokatuko da B seriean, 20:45etik aurrera. Otsailaren 4an, segurarrentzat sarreren aurre salmenta irekiko da udaletxean, 9:00etan. Sarrera bakoitzak 30 euroko prezioa du eta gehienez, 10 sarrera erosi ahal izango dira pertsonako.













