Xabier Berasategi, bosgarren Castelloko Sari Nagusian
Maldan gora jokatutako esprintean lortu du ohorezko postua Olaberriko txirrindulariak denboraldiko lehen proban.
Xabier Berasategi Castelloko Sari Nagusian helmugaratzen.Euskalte-Euskadi Euskaltel-Euskadik maila bikaina erakutsi du denboraldiko lehen lasterketan. Xabier Berasategik txirrindulari olaberritarra bosgarren sailkatu da Castellon-Ruta de la Ceramica Sari Nagusian. Castello eta Onda hirien artean jokatu zen proba larunbatean, 171,7 kilometrokoa.
Matthews (Jayco), Miquel (Bahrain), Kubis (Unibet) eta Barrenetxea (Movistar) txirrindulariak sailkatu zitzaizkion aurretik. Gotzon Martin hamargarren sailkatu zen, eta horrenbestez, Euskaltel-Euskadi eguneko talde onena izendatu zuten. 21 talde aritu ziren lehian, horietako sei WorldTour mailakoak eta hamar ProTeam mailakoak.
“Oso pozik bosgarren postuarekin”
Olaberriko txirrindularia “pozik” dago lortutako postuarekin eta talde osoak eman duen itxurarekin. “Haizeak gogor jo du, eta uste genuen haize-babesak sor zitezkeela eta lasterketa apurtu. Azkenean, denok batera iritsi gara azken igoerara, eta taldeak oso ondo egin du lan. Emaitza on bat lortzeko aukera guztiekin iritsi gara helmugara. Oso pozik nago bosgarren postu horrekin, denboraldia hasteko oso modu ona baita. Taldeak, gainera, oso itxura ona eman du”.













