Jon Salaberriak Irungo mendiko bizikleta proba irabazi du
Goierri kirol elkarteko txirrindularitza eskolako kimu eta haur mailako haurrek Irungo mendiko bizikleta proban parte hartu zuten larunbatean, euriari eta haizeari aurre eginez. Denek lan bikaina egin zuten eta Jon Salaberriak haur mailako proba irabazi zuen.














