Alaitasuna errondailak inauterietarako entseguak antolatu ditu
Ostiralean eta hurrengo asteazkenean elkartuko dira Doinu-Ederreko lokalean, 19:30ean. Aurten 1960-70 hamarkadei eskainiko diote emanaldia. Laubiden ibiliko dira, inauterietako ostiral arratsaldean. Herritar guztiak daude gonbidatuta.
Legazpiko Alaitasuna Errondailaren emanaldia herriko inauterietako agendan sartuta dago, ostiral arratsaldeko ekintzen artean. Aurten, Laubiden egingo dute saio hori, 19:00etan hasita, eta urtero bezala, herritar guztiak daude gonbidatuta.
Errondailako kideak urtero ateratzen dira mozorrotuta kalera, urte batean mexikar doinuak jotzeko eta abesteko, eta bestean 1960-70eko hamarkadakoak. Aurten 1960-70eko hamarkadari eskainiko diote emanaldia, eta musikariak entseguekin aspaldi hasita badaude ere, konpartsa berezi horretan lagundu nahi duten herritarrekin ere egingo dituzte beste bi entsegu, jo eta abestuko dituzten kantak prestatzeko.
Bihar ostirala izango da lehena, eta hurrengoa asteazkenean, hilaren 11n. Errondailaren lokalean izango dira, Urbeltz pilotalekuaren atzealdeko Doinu-Eder eraikinean, 19:30ean.












