Batala mendi lasterketa antolatzeko boluntarioak behar dira
Datorren ekainaren 27an, Batala mendi lasterketa jokatuko da Lazkaon, kirola, natura eta inklusio balioak uztartzeko helburuarekin.
Goierri Kopako hamaika probetako antolatzaileak, Arerian egindako aurkezpenean. Izaro Villarreal Datorren ekainaren 27an, Batala mendi lasterketa jokatuko da Lazkaon, kirola, natura eta inklusio balioak uztartzeko helburuarekin. Lehenengo aldiz antolatuko duten lasterketak hiru modalitate izango ditu, maila eta lehentasun desberdinetara egokituak.
Antolaketa lanerako boluntarioak funtsezkoak izango dira, «korrikalarien ongizatea eta probaren garapen egokia bermatzen laguntzeko». Era horretan, boluntario izan nahi dutenek izena emateko aukera dute, ekitaldiaren kartelean agertzen den QR kodearen bidez (https://labur.eus/Batala) ikus daitekeen inprimakia beteta.
Informazio gehiago nahi izanez gero, antolatzaileekin jarri daiteke harremanetan 665 735 872 zenbakira deituz edo Batalaml2025@gmail.com helbidera idatziz.
Hiru proba
Goierri Trail Kopako zortzigarren proba puntuagarria izango da, aurten lehenengo aldiz egingo dena. Hiru proba izango dira aukeran. Luzeena, 30 kilometrokoa izango da, 1.450 metroko desnibel metatuarekin. Goizean goiz, 08:00etan hasiko da.
Erronka laburragoa nahi dutenentzat, beste bi aukera izango dira ekainaren 27an: 12 kilometroko mendiko lasterketa (350 metroko desnibelarekin), 08:30ean hasita; eta bigarrena, 12 kilometroko oinezko martxa, 09:00etan hasita.












