Brinkolako eta Telleriarteko garai bateko Santa Ageda eskeak gogoratzeko bideo bat kaleratu dute
Avelino Sanchez de Isasia maisuarekin kantuan irteteko ohitura zuten mutil gazteek 1960-70 hamarkadetan. Garai hartako argazkiekin eta bertsoekin osatu dute bideoa.
Gaur egun talderik ez bada osatzen ere, garai batean Santa Eskean irteteko ohitura zegoen Legazpiko Brinkola eta Telleriarte auzoetan. Mutilen eskolako irakasle izandako Avelino Sanchez de Isasiarekin batera ateratzen ziren batzuk 1960-70eko hamarkadetan.
Garai haiek gogoratzeko bideo bat kaleratu dute, Santa Ageda koplak abestuz eta argazki zaharrak erakutsiz. Bertsotan Jokin Matxinandiarena, Joakin Balerdi, Santi Ugarte eta Pello Agirrezabal entzuten dira.













