'Papipcha' filmaren emanaldia asteartean, Legazpiko Kultur Etxean
Jatorkin Al-Nahda, etorkin magrebiarren integraziorako elkarteak antolatu du emanaldia. 18:00etan izango da, doan.
Zine emaldi berezia izango da gaur, Kultur Etxeko areto nagusian, Jatorkin Al-Nahda, etorkin magrebiarren integraziorako elkarteak antolatuta. Papicha izeneko pelikula proiektatuko dute, 18:00etan. Sarrera doan izango da.
Algerian kokatzen da filma, gerra zibilean, eta egoera horretan moda desfile bat antolatu nahi duen Nedjma ikaslea da protagonista.













