Gaur da Iratzarriren ikastaro berrirako eta martxoko irteerarako izenak emateko eguna
Larruazalaren zaintzari buruzko lau saio emango ditu datorren astean zehar, eta gaur eman behar da izena elkartearen egoitzan. Martxoan Burgosera egingo duen irteerara apuntatzeko eguna ere bada.
Legazpiko Iratzarri emakume elkarteak arratsalde lanpetua izango du gaur San Ignazio auzoan duen egoitzan, bertara joan behar delako datorren asterako antolatu duen ikastarorako eta martxoan egingo duen irteerarako izena ematea. Azalaren zaintzari buruzko ikastaroa da, eta irteera Burgosera (Espainia) egingo dute.
Zuzendaritza batzordeko kideak 16:00etatik aurrera egongo dira bulegoan, bi jardueratarako izenak jasotzen.
Larruazalaren zainketa
Larruazala zaintzeko aholkuak izango dira Iratzarrik datorren astean eskainiko dituen saien gaia. Lau saio izango dira, doan, hilaren 16an eta 17an, 16:30etik 17:30era eta 17:30etik 18:30era. Xaloa estetika zentroko adituek emango dituzte.
Burgoseko irteera
Martxoaren 7an egingo du Iratzarrik urteko lehen irteeran, Burgos (Espainia) helmuga hartuta. Eguneko irteera izango da. Legazpitik 07:00etan irtengo dira, eta itzulera 21:00etarako izango da. Tarte horretan, Quintanilla del Agua, Covarrubias eta Lerma herriak bisitatuko dituzte. Bazkaria azken herri honetan egingo dute, Alisa jatetxean.
Prezioa 55 eurokoa da, eta banaka edo binaka eman ahal izango da izena. Plaza mugatuak izango direnez, zozketa egingo dute plaza horien gainditzen badira.
Irteera honekin, martxoaren 8ko Emakumeen Eguna ere ospatuko du Iratzarrik.












