Iaz jaiotako herritarrei ongi etorria egingo die Legazpiko Udalak larunbatean
Agirre-Etxeberrin izango da hitzordua, 12:00etan. Parrokiak ere bat egingo du ekitaldiarekin, eta kanpaiekin interpretatutako 'Haurtxoa sehaskan' kanta jarriko du 11:45ean eta 12:45ean.
Iaz ere egin zuen antzeko ekitaldia Legazpiko Udalak, aurreko urtean jaiotako haurrei ongietorria emateko.Legazpiko Udala Hirugarren urtez jarraian, Legazpiko Udalak ongi etorri berezia egingo die herrian jaiotako haurrei, 2025ean hain zuzen. Ekitaldi bat antolatu du horretarako, eta larunbatean, hilak 21, izango da, 12:00etan, Agirre-Etxeberri eraikinean.
Udal ordezkariek azaldu dutenez, “minutu batzuk eskainiko dizkiogu omenaldi xume baina sentitu honi, maitasun handiz prestatutako sorpresaren batekin”.
Ekitaldi honek “oroitzapen eta laguntza-gune ere” izan nahi duela esan dute. Horregatik, 2025ean jaio ziren edo jaiotzekoak ziren eta edozein arrazoirengatik hil ziren haurtxoak dituzten familiak ere gonbidatu dituzte, “Legazpiko komunitate osoaren besarkada eta errekonozimendua senti dezaten”.
Parrokiko kanpaiak
Ospakizun egun honetarako “keinu berezi bezala”, Legazpiko parrokiako kanpaiek Haurtxoa sehaskan euskal doinu tradizionala eskainiko dute. Euskal kulturan oso errotuta dagoen sehaska kantu hau 11:45ean eta 12:45ean izango da entzungai larunbatean, hau da, 2025ean jaiotako haurrei omenaldia eta ongietorria egiteko ekitaldiaren aurretik eta ondoren
Ekitaldia dela eta, Izpien Txokoa itxita egongo da goizez, eta arratsaldean normaltasunez irekiko dute.













