Sorgintxulorekin izotzetan patinatzera joango dira Legazpiko gaztetxoak
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzendutako irteera da. Izenak emateko epea irekita dago hilaren 25era arte.
Negu honetan ere, izotzera patinatzera joango dira Legazpiko gaztetxoak Sorgintxulo aisialdi taldearekin. Irteera Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira izango da, hilaren 28an, larunbata, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzenduta dago.
Izena emateko epea irekita dago, hilaren 25eko 14:00ak arte. Udalaren www.legazpi.eus webgunean eman daiteke izena, edo ikastetxeetako idazkaritzan.
Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen duten jarduera da hau, eta Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da.













