Otsailaren 28an izango da aurtengo Gabiria-Legazpi rally-sprinta
Azken urteetan bezala, Legazpiko plazan egingo dituzte autoen egiaztapenak, goizean. Astearte iluntzean egingo dute aurkezpena, udaletxean.
Iazko rally-sprinta, Legazpin.Izaro Villarreal Automobilismoa gustatzen zaienek gorriz markatuta izango dute dagoeneko otsailaren 28a, larunbata, Gabiria eta Legazpi arteko rally-sprintaren eguna delako. Bosteko eskuderiak antolatuta, aurten 28. edizioa beteko du.
Antolatzaileek astearte iluntzean aurkeztuko dituzte Legazpiko udaletxean probaren xehetasunak. Ohi bezala, inguru hauetako automobilismo denboraldia irekiko du, eta urreratu daitekeena da azken urteetan bezala, Legazpiko plazan egingo dituztela autoen egiaztapen administratiboak eta teknikoak, 08:30etik aurrera. Partaideek Gabiriatik Legazpira arteko ibilbidea egin beharko dute, lehengo Errege Bidetik, 12:00etan hasita, eta errepide hori 10:30ean itxiko dute. Sari banaketa ere Legazpin egingo dute, iluntzean.
Goizeko egiaztapenak direla eta iluntzeko sari banaketa ekitaldiak, partaide guztiak Legazpiko plazan elkartuko dira autoekin, egundoko ikuskizuna eskainiz.













